EHUko “essi ikasgela”-ren inaugurazioa: bizitza erdigunean jarriko duen ekonomia eta heziketa-bideen alde.

2025 maiatza 9 | Boletina

Martxoaren 21ean inauguratu zen EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean essi ikasgela (Ekonomia Sozial eta Solidarioa Ikasgela), EHUko Gezki eta Hegoa institutuak eta ESSEn (Ekonomia Sozial Solidario Eraldatzailean) diharduten REAS-Euskadi, Olatukoop eta beste hainbat eragileen artean eraiki nahi dugun zubi-tresna berria. 

Ekitaldia EHUko ordezkarien hitzaldiarekin hasi zen, Koldo Callado (Zientzia eta Gizarte Garapeneko errektorea), Ana Beraza (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Koordinazio Dekanoa) eta Mirene Begiristainen (essi ikasgelako koordinazio taldeko kidea) eskutik.

Inaugurazioan essi ikasgelak ikasleentzat izan nahi duen bokazio praktikoa azpimarratu zen. Ibilbide profesionalen bizipenak partekatzeko, ESSko gaietan sakontzeko eta umoreari eta ospakizunari tartea eskaintzeko aukera egon zen.  

Amaia Perez Orozco ekonomia eraldatzeko marko berri baten beharraz aritu zen, bereziki ekonomia feministarekin eta ekonomia eraldatzaileekin osatu beharreko marko publiko-komunitarioa azpimarratu zuen. Eta ohar bat ere egin zigun Amaiak: “gauzak etxetik aldatzen hastearen garrantzia”; sistema etxeraino sartua dugulako.

Amaia Perez Orozco ekonomia eraldatzeko marko berri baten beharraz aritu zen, bereziki ekonomia feministarekin eta ekonomia eraldatzaileekin osatu beharreko marko publiko-komunitarioa azpimarratu zuen. Eta ohar bat ere egin zigun Amaiak: “gauzak etxetik aldatzen hastearen garrantzia”; sistema etxeraino sartua dugulako.

Bizipenen tartean, hitza hartu zuten egun ekonomia sozial eraldatzailean ibilbide pertsonal eta profesionala lantzen ari diren hiru kooperatibetako ordezkarik: Biziola kooperatibako Nerea Eliasek elikadura burujabetza, energia burujabetza, tokiko garapena… hau da, bizitzaren aldeko proiektua aurkeztu zigun. Jone Otxoak, ESSEaren markoan finantzak ere nola kooperatibizatzen diren erakutsi zigun, Koop57 EHren bidez. Totemeko Aitorrek eta Bingenek aldiz, ekoizten duten eskaladako materiala eskura ekarri ziguten, eta beren kooperatiban nola ari diren kontatu ziguten.

Jardunaldiaren amaieran Beatriz Egizabalek zenbait Klownkonklusio atera zituen, gure kontraesanak, zailtasunak eta ertzak dantzak jarriz, umorez ideia nagusiak laburbilduz. Zenbat laguntzen duen umorea ekartzea gaiak beste leku batetik begiratu ahal izateko! Milesker Bea! Gainera, fakultateko hall-a ospakizun gune ederra bihurtu zen, Flamenkonomia eta Ines Osinagaren zuzeneko musika- eta errezitaldi-emanaldi ziraragarriarekin eta Lakarik eskainitako katering goxoarekin.   

Honen guztiaren segidarako oinarria izango dugu inaugurazioan Julen Izagirrek (Gezkiko idazkaria), Blanca Boixek (Reas-Euskadiko kidea) eta Garazi Alkortak (Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterreko ikaslea) aurkeztu zuten essi gelako manifestua: 

Milesker denoi inaugurazio honetan jarritako guztiagatik!  

Gonbidatzen zaituztegu ekitaldiaren edukia ikustera ondorengo bideoen bitartez: 

Harremanetarako: essi.ehugela@ehu.eus edo 943.01.74.98

Iturria: OVES/GEEB-GEZKI, REAS-EUSKADI