Martxan da dagoeneko KoopFabrika Bilbo 2020 programa!

15 urtarrila, 2020 | Kategoriarik gabe

Lehen aldiz Bilbon egingo den KoopFabrika, Ekonomia Soziala eta Ekintzailetza Kooperatiboa sustatzen duen programa formatiboan izen emateko epea zabalik da jada. Martxoa eta ekaina bitartean eramango da aurrera.

Ideia sozial bat baduzu edota ekimen kooperatibo bat martxan jartzeko laguntza eskaintzen du KoopFabrika programak. Formakuntza honetan saio teoriko zein praktikoak izango dituzue ekonomia sozialean proiektu kooperatibo bat nola ekin jakiteko. Gainera, proiektu bakoitzak banakako jarraipena izan du tutore espezializatu batekin.

Nori zuzenduta dago?

  • Pertsona ekintzaileak, kooperazioaren eta ekonomia sozialaren ikuspegia aintzat hartuta ekin nahi dutenak.
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bidea hartzen hasi nahi duten enpresak eta erakundeak.
  • Elkarteak, profesionalizatu nahi dutenak edo proiektu sozial bat dutenak.

Programa osoa, izen ematea eta informazio gehiago, hemen.

Iturria: KoopFabrika