Konfekoop Irakaskuntzak hezkuntza kooperatiben errealitatea eta eskaerak aurkeztu dizkio Hezkuntza Sailari

urtarrila 29, 2021 | Kategoriarik gabe

Abenduaren 10ean burutu zen bileran Konfekoop-Irakaskuntzakoordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu berriari, Jokin Bildarratzi, hezkuntza kooperatiben izaera, errealitatea eta lan proposamenak aurkeztu zizkion.

2020-21 ikasturteko datuen arabera, egun Konfekoop-Irakaskuntzak 88 hezkuntza kooperatiba biltzen ditu. Bertan 76.000 ikasle, ia 7.000 lanpostu eta 57.000 bazkide daude, eta ia kooperatiba denek, %90, berariazko Eusko Jaurlaritzako HERRI ONURA izendapena dute. Eta kooperatiba izaerarekin lotura duten gaietaz arduratzeaz gain, irakaskuntza kooperatiben interesen defentsa eta beraien garapena du helburu.

Konfekoop-Irakaskuntza hezkuntza-eragile gisa tratatzeko eskatu zen bileran. Heziberri landu eta onartu zenean horrela izan zelako, sinatzaileak izan ziren; hezkuntza Akordioa landu zenean ere parte hartu zuten, eta datorren hezkuntza lege berrian ere parte hartu nahiko zuten.

Bilera honetan hainbat eskaera egin ziren, horien artean: irakaskuntza kooperatibak bere instalazioetan egindako inbertsioak finantzatzen laguntzeko, HEZKOOP deialdi berri bat; kooperatibismoaren balioak eta printzipioak hezkuntza sistemako maila guztietako hezkuntza curriculumetan hedatzeko programak sustatzea; ikastetxeetan ekintzailetasuna prestakuntza-programak sustatzen laguntzea.

Bileran Hezkuntza Sailarekin kolaboratzeko prestutasuna adierazi zen, konkretuki hezkuntza planetan eta proiektuetan sailarekin lankidetzan jarduteko proposamena.

Iturria: KONFEKOOP