Harkaitz Canok GoiEner fabulatzen du

29 urtarrila, 2021 | Kategoriarik gabe

Gaur, urtarrilak 29, Zirriborroak eta gero-k Harkaitz Canok idatzi eta Arrate Rodriguezek ilustratutako fabula berria argitaratu du, GoiEnerren esperientzian oinarrituta.

Alternatiba edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da Borradores del futuro. «Kintsugi»n, Harkaitz Cano idazlea GoiEner-en esperientziatik abiatu da, energiarekiko harremana aldatu den etorkizuna irudikatzeko. Argitalpen honen bidez, GoiEner proiektuaren berri emango zaie guztiei. Proiektu hori multinazional elektriko handien alternatiba erreala da, eta kontsumo arduratsuan eta gardentasunean oinarritzen da.

GoiEner Taldea

Argindarraren ekoizpena eta banaketa multinazional handien esku dauden honetan, ongi errotutako oligopolio energetikoaren barnean zirrikitu bat bilatu eta pitzadura berdea lantzen duen irabazi asmorik gabeko kooperatiba da: ekoizpen berriztagarria, kontsumo arduratsua eta arrazoizkoa eta gardentasuna ditu gidari, besteak beste.

Harkaitz Cano

Idazlea da. Ia genero guztiak landu ditu: nobela, poesia, saiakera  zein antzerkia, baina beti aitortu izan du narrazio laburra duela kuttun. Sylvia Plath, Hanif Kureishi, Raymond Carver, Anne Sexton eta Allen Ginsberg ekarri ditu euskarara, eta haren lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da.

Informazio gehiago

Iturria: Zirriborroak eta gero