72 jarduera egingo dira 20 unibertsitatetan “1. Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astearen” barruan, otsailaren 21etik 28ra

14 otsaila, 2020 | Kategoriarik gabe

Gizarte Ekonomiako ikerketa-zentro, institutu eta bestelako unibertsitate egiturek Gizarte Ekonomiaren Lehen Unibertsitate Astea ospatuko dute otsailaren 21etik 28ra. Guztira, 72 jarduera antolatu dira 20 unibertsitatetan egun horietarako, eta jarduera agenda zabala eta askotarikoa osatu da, ekonomia sozialaren inguruan egiten den jarduera bizia ezagutarazteko.

Jardueren artean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) bi jarduera programatu dira eta bat Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP): otsailaren 25ean “Kooperatibek Enpresaren Gizarte Ekonomiaren esparruan dituzten erronkei” buruzko mahai-ingurua egingo da, NUPeko Enpresen Kudeaketa Sailak antolatuta. Otsailaren 27an, Sarrikoko Fakultatean, UPV/EHUko ECRI Ikerketa Taldeak eta Finantza Ekonomia II taldeak “Aurrerapen Zientifikoak Gizarte Ekonomiarako” hitzaldia emango dute, eta, azkenik, Unibertsitate bereko GEZKI-Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkariaren azken zenbakiaren aurkezpena egingo du (lekua oraindik zehazteke dago).

Unibertsitate Astea Gizarte Ekonomiako Ikerketarako Unibertsitate Zentro eta Institutuen ENUIES sareak antolatu du, CIRIECek sustatua.

Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astea honako hauek osatuko dute, besteak beste: hitzaldiak, hitzaldiak ikasgelan, erakundeen mahai-inguruak, zineforumak, erakusketak, argitalpenen aurkezpena eta ikerketa-proiektuen, mintegien, tailerren edo prestakuntza espezifikoen emaitzak.

Jarduera horien bidez, Gizarte Ekonomia unibertsitatera eramango da, eta alderantziz, Unibertsitateak bere ikasgela eta laborategietan egiten ari dena erakutsiko du Gizarte Ekonomiarantz (ekintzen zerrenda osoa, deskribapena eta kontaktua erantsitako Excelean, gazteleraz).

Iturria: Observatorio español de economía social