Behatokia

Nortzuk gara

2008ko abenduaren 30an Eusko Jaurlaritzak (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak ordezkatuta) eta EHUk (Gizarte Ekonomiaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak – GEZKI- ordezkatua) sinatutako lankidetza hitzarmen baten harira jaio zen Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokia (GEEB). Horrela, erantzuna eman zitzaien Eusko Legebiltzarrak EHAOko 153. zenbakian (2008ko apirilaren 25ean argitaratua) jasotako erabakiei. Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiaren jarduera behatzeko eta horren jarraipena egiteko xedearekin sortu zen GEEB. Gizarte ekonomia gisa ulertzen da behar sozialak asetzeko, eta ez inbertitzaile kapitalistei ordaintzeko, eratutako entitate pribatuak biltzen dituen sektorea.

GEEBek lantzen dituen eduki edo alor funtzional nagusiak hori dira:

  • Arlo sozioekonomikoa: Gizarte Ekonomiako entitateei eta beren inguru sozioekonomikoari buruzko datu ekonomiko eta soziolaboralak bildu eta argitaratzea. Urteroko txostena osatzea.
  • Arlo juridiko-politikoa: Euskal Gizarte Ekonomian eragina duten legedi, arau eta politika publikoak ezagutzea.
  • Arlo zientifiko-akademikoa: argitalpenak, txostenak, ikastaroak, eta abar gauzatzea GEZKIrekin elkarlanean.

Behaketa esparruak

CIRIEC-Espainiak Gizarte Ekonomiari buruz ematen duen definizioarekin bat egiten du GEEBk, baina Euskadiko ezaugarrietara eta Gizarte Ekonomiaren 5/2011 Lege berrira egokitzen du. Euskal Gizarte Ekonomia ondorengo koadroan azaltzen den moduan osatuta egongo litzateke GEEBren arabera:

Gizarte ekonomiaren unibertsoa
Enpresa azpisektorea edo merkatuko azpisektorea Enpresa ez finantziarioak
  • Kooperatibak
  • Lan sozietateak
  • Enplegu zentro bereziak
  • Laneratze enpresak
  • Arrantzale kofradiak
  • Nekazaritzako eraldakuntza-baltzuak
  • Merkatuko beste ekoizle pribatuak (elkarteak, fundazioak eta sozietateak)
Finantza Entitateak
  • Kreditu kooperatibak
  • Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundeak
  • Gizarte Ekonomia Enpresen Elkarrekiko Berme Sozietateak
Merkatukoak ez diren ekoizleen azpisektorea
  • Gizarte-Ekintza Elkarteak
  • Gizarte-Ekintza Fundazioak
  • Etxeen Zerbitzura dauden beste Irabazi-asmorik gabeko erakunde batzuk

Antolaketa

Behatokia martxan jartzeko EHUko Gipuzkoako Campusak eta GEZKI institutuak eskainitako azpiegiturak baliatu dira, eta baita arlo honetan esperientzia zabala duen aditu talde baten laguntza ere.

Behatokiaren organigrama bi organok osatzen dute:

  • Zuzendaritza batzordea: Urteroko Kudeaketa Plana garatzeaz eta Behatokiaren eguneroko jarduera koordinatzeaz arduratzen den organo iraunkorra da. Batzorde hori osatzen dute GEEBko zuzendariak eta Behatokiko arlo desberdinetako ordezkariak. GEEBko lehendakariak bileretan parte hartzeko aukera dauka egoki deritzonean. Egungo osaera:
    • OVES/GEEBko koordinatzailea: Jon Morandeira.
    • OVES/GEEBeko idazkaria: Enekoitz Etxezarreta.
    • Arlo sozioekonomikoaren arduraduna: Aratz Soto Gorrotxategi.
    • Arlo zientifiko-akademikoaren eta juridikoaren arduraduna: Ane Etxebarria Rubio.
  • Aholkularitza batzordea: Behatokiko aholku eta orientabide orokorrerako organoa da eta, hortaz, entitate honen jardueren estrategia nagusia taxutzen du proposamen eta gomendioen bitartez.

Aholkularitza batzordea

Aholkularitza batzordea Behatokiko aholku eta orientabide orokorrerako organoa da eta, hortaz, entitate honen jardueren estrategia nagusia taxutzen du proposamen eta gomendioen bitartez.

Aholkularitza batzordeko berezko kideak dira: zuzendaria eta GEZKIko idazkaria. Azken hau batzorde honetako idazkaria ere bada.

GEZKIko zuzendaria Aholkularitza Batzordeko eta Behatokiko presidentea da.

Aholkularitza Batzordeko gainerako kideak dira Gizarte Ekonomiaren ordezkari gisa diharduten pertsonak eta entitateak, unibertsitate-institutuetako adituak eta erakunde publikoetako ordezkariak. Bertan daude, halaber, beste entitate tekniko eta zientifiko batzuk, baita sektorean esperientzia eta ospe handia duten pertsonak ere.

Egun, ondorengo pertsonek osatzen dute batzordea:

  • Lehendakaria: Aitor Bengoetxea, GEZKIko zuzendaria
  • Idazkaria: Enekoitz Etxezarreta, GEZKIko idazkaria
  • Batzorkideak:
    • ASLEren ordezkari gisa: Josetxo Hernández/Anabel Yoldi
    • EHLABEren ordezkari gisa: Pablo Moratalla
    • Euskadiko BGAE Federazioaren ordezkari gisa: Patxo Aiestaran
    • Gizatea elkartearen ordezkari gisa: Carlos Askunze
    • Konfekoopen ordezkari gisa: Lorea Soldevilla /Rosa Lavin
    • Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa: Igor Ortega
    • Reas-Euskadi elkartearen ordezkari gisa: Marian Diez
    • Deustuko Unibertsitatearen ordezkari gisa: Aitziber Mugarra
    • Norbanako gisa: Patxi Ormazabal