Rulescoop Nazioarteko XIII. Biltzarra egin da

20 abendua, 2019 | Kategoriarik gabe

Azaroaren 25etik 27ra Nazioarteko XIII. Rulescoop Biltzarra –Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Eurolatinoamerikako Unibertsitate Sarea– egin zen Santiago de Querétaron. Queretaroko Unibertsitate Autonomoak antolatutako topaketa bat izan zen, eta munduko hainbat tokitako Ekonomia Sozial eta Solidarioko adituak bildu zituen.

Topaketaren gai nagusia “Ekonomia Sozial eta Solidarioa, inklusioaren eta garapenaren bultzatzaile gisa” izan zen. Gai horrek, ezbairik gabe, interes handia piztu zuen sektoreko eragileen artean, eta ikertzaileak, erakundeetako ordezkariak eta mundo osoko erakundeak bildu zituen.

Biltzarraren lehen jardunaldia Sareko Unibertsitateen ordezkariei eskaini zitzaien, eta ekonomia sozial eta solidarioaren arloan lankidetza-modu desberdinak ezartzeko aukera izan zuten.

Bigarren egunean, hainbat hitzaldi interesgarri egin ziren, guztiak ere arlo horretako langileen eta munduko hainbat tokitako unibertsitateetako ikertzaileen eskutik. Azkenik, hirugarren jardunaldian, hainbat lan-mahai antolatu ziren. Horietako bakoitza gai jakin bati buruzkoa izan zen, hain zuzen ere, sektoreak kolektibo behartsuenak sartu eta garatzeko duen zereginari buruzkoa.

Zalantzarik gabe, topaketa aberasgarria izan zen, eta bertan nabarmendu ziren gizarte-ekonomiak eta ekonomia solidarioak gizarte-egoera ahulenean dauden kolektiboak sartzeko duten garrantzia, eta sektore sendoagoa lortzeko lanean jarraitzeko erronka.

Iturria: OVES-GEEB