NBEren Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ‘Task Force’-ren bilera berezia, Covid-19ren krisia dela eta

15 maiatza, 2020 | Kategoriarik gabe

Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko Nazio Batuen ‘Task Force’-k (UNTFSSE) bilera birtual bat antolatu zuen apirilaren 28an, COVID-19 pandemiak ekonomia sozial eta solidarioan dituen ondorioak eta krisiari emandako erantzunak eztabaidatzeko. UNTFSSEk jakinarazi duenez, bilerak 40 parte-hartzaile izan zituen, sei erakunde kidetako ordezkariak eta 10 erakunde behatzaile barne.

Bileran parte hartu zuten batzuek ESSk krisiari emandako erantzunari buruzko lana partekatu zuten; besteak beste, politika publikoen ikerketa- eta analisi-lanak erakutsi ziren, eta parte-hartzaileen artean informazioa bildu eta trukatu zen.

Ordezkari batzuek adierazi zuten ESSren beharrak ebaluatzeko inkestak egiten aritu direla, irtenbide berritzaileak esploratzen eta gobernu-neurriak biltzen, ESS erakundeei eta ekosistemei laguntzeko, berreskuratze-funtsen eta -politiken bidez.

Parte-hartzaileek lan-taldeko kideen eta behatzaileen ezagutza sistematizatu eta partekatzeko beharra adierazi zuten. UNTFSSEren web orrian UNTFFSEren agentzia eta erakundeen datuak, informazioa eta ezagutza biltzea erabaki zen.

Lan Taldeko lehendakariak eta LANEko Enpresa Saileko zuzendariak, Vic Van Vuuren, adierazi zuen ESSko enpresak eta erakundeak funtsezkoak izango direla COVID-19 krisiaren jarraipenean gizarteak eta ekonomiak berreskuratu eta eraldatzeko. UNTFSSEren bilera errealitate berriei erantzuteko bere lan-plana gauzatzeko akordio batekin amaitu zen.

Iturria: CIRIEC