Elkar-Lanek 139 kooperatiba berriren sorrera sustatu zuen 2018an Euskadin

29 martxoa, 2019 | Kategoriarik gabe

Ekimen honi esker 402 enplegu sortu ziren gurean. Sozietateen heriotza-tasa %5,71an kokatzen da, eta sortu diren kooperatiba gehienak Lan Elkartukoak dira.

Pasa den 2018an, Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak, 139 kooperatiba berriren sorrera sustatu zuen Euskadin. Gehienak, 130, Lan Elkartuko kooperatibak, 5 Etxebizitzakoak eta 1 Kontsumokoa, Hezkuntzakoa eta Enpresa Zerbitzuak eskaintzen dituen Bigarren Gradukoa.

Elkar-Lanek Bilbon aurkeztu zituen 2018an zehar aurrera eramandako jarduerak eta Enpresa Kooperatiboen Ekimenen Behatokiaren hamahirugarrenĀ  Txostena. Sortu diren kooperatibei dagokienez, 139 horien %61a Bizkaian sortu dira. Gipuzkoan, 46 kooperatiba sortu ziren, eta Araban, 8.

Iturria: DV